|
|
|
sábado, 26 de diciembre de 2015
OLENTZERO KANTA
Hemen, Euskal Herriko pertsonaia daukagu, Olentzero. Dakigunez, Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da. Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada, Kixmi edo Jesusen jaiotzaren ondoren beste guztiak desagertu eta gero. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea, neguko solstizioko
ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo
eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte
zaharra irudikatzeko,[Sat 1] Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatun bat irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea
eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte
bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki
batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan
da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, ordea, mundu zabaleko Bizarzuriren
antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak
jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. XX.
mendeko bukaeratik, Mari Domingi pertsonaia femeninoa ere izan du lagun. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea, Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.
martes, 22 de diciembre de 2015
martes, 8 de diciembre de 2015
Suscribirse a:
Entradas (Atom)