Horrela, kulturak hiru atal nagusi ditu: artea, hizkuntza eta teknika.
Gizakiak bere bizimodua animaliek baino maila gorago batera eraman du. Gizatiar gizartea populazioaren ezaugarriak berregin ditu, baita espezializazio, eskuzabal eta jarraitutasun ezaugarriak ere, agerian animalia gizartean ere. Soziologia ez da soziobiologiara mugatu behar baina kontutan hartu behar du. Kultura gizakiarena da, natura biologikoaren gainetik. Hala ere, kultura izateak ez du esan nahi izakia bere oinarri zoologikotik bereiztu behar denik. Kultura baita, gai biologikoak asetzeko modu gizatiarra. Soziologiaren atalik ez da osorik biosoziala edota soziokulturala: bi faktoreak daude beti bertan. Momentuko gertakizunek erabakitzen dute zein aldetara jo gehien. Soziologiak, orduan, gertakizun sozialak aztertzen dituen diziplina da, gertakizun guztiz gizatiarrak.
Edward Burnett Tylor antropologoaren arabera, kultura da gizaki batek gizarte baten parte izateagatik dituen konplexuak: ezaguera, sinesmenak, artea, morala, legeak, erabilerak eta beste hainbat gaitasun.
Kulturak bere parte-hartzaileen jarrera menperatzen du. Gizakiaren herentzia biologikoa ez den guzti hori da kultura.
Kultura hizkuntza ere bada: ahozkoa, gorputzarena eta idatzizkoa. Kulturak giza-ikasketa prozesu bat behar du; horretarako daude taldekako patroi batzuk. Kulturaren erantzunak beti emaitzetan eta jarrera jakinetan daude. Patroi hauek (arauak, sinesmenak, jarrerak) pertsonen kontzientzia egoeratan sartuak izan dira. Kultura abstraktua eta ukiezina izan daiteke, baina bere erantzunak beti emango dira denbora-espazioaren mugen barruan.
Kulturak hainbatekoak dira gizartearen arabera.
Kulturaren konposizioa:
- Elementu kognitiboak: ezaguera objektiboen osaketa, naturaren eta gizartearen gainekoak.
- Sinesmenak: enpirikoki frogatu gabeak, kosmosaren eta bizitzaren inguruko fede-ekintza; emaitzak dira bere erantzun. Beti ditu erantzunak, jendea uste duenaren arabera mugitzen baita. Sinestea errealitatea ezagutzeko modu bat da. Ezaguera perfekturik ez dago; egiara gerturatzea baino ez dago.
- Balioak: errealitatera gerturatzeko. Balioak errealitatearen irrika-kontzeptzioak dira. judizioak barneratzen dituzte, gauza, ideia eta ekintza guztiei emanak. Gertatutako fenomeno eta ekintzen gainetik jarritako jarrerak sortzen dituzte. Munduak ez dituen ezaugarri batzuk izatea desiratzen da balioengatik. Ez dago baliorik ez badago taldean onartutako jarrera-araurik.
- Arauak: jokabide edo jarreraren determinazio markoa.
- Jarrera: balioek eta arauek determinatutakoa.
- Balioen eta arauen desbideratzea: taldekako zigorra dute erreakzio gisa. Arau eta balio margen koexistentzia badago, gaineko balio edo oinarriak badaudelako, gehiengoak onartua, eta tolerantzia zigortzen dutenak.
- Zeinuak: seinale eta sinboloak barneratzen ditu. Seinaleek gertakizun bat erakusten dute (trafiko seinaleak). Sinboloak konplexuagoak dira eta kultura sistema-komunikazioaren gai nagusi dira. Sare-sinboliko nagusiena hizkuntza da. Gizateria ezin da ulertu hizkuntza gabe (soziolinguistika).
- Araurik gabeko jarrera formak: komunitate nazional bateko jendearen estiloa.
Kultura eta azpikultura
Azpikultura: giza aurreiritziak, ideologi politikoak, hezkuntzak eta herriko folkloreak hartzen dituen hainbat forma. Kasu askotan hainbat kultura batera bizi dira bata bestearen menpe geratu gabe. Hainbatetan, azpikulturak ez daude gustura gaineko kulturarekin; horretarako, oinarri asko egon daitezke (klaseen arteko gatazka, giza-arazoak).Kulturaren ordena eta dinamika
Kultur sistemak
Kultura batek biziraun dadin bere zatiek intermenpekotasuna behar dute izan. Bertako jendeak hizkuntza bera erabili beharko dute, arauak, sinesmenak eta ohitura jakin batzuk beharrezkoak dira elkarbizitzeko. Kultura guztiak dira moldatu beharreko osaketa dinamikoak. Ez dago kultura ibilgeturik. Zenbat eta gogorragoa izan kultura bat, orduan eta aukera gutxiago izango ditu bizirauteko isolamendutik kanpo. Kultura mugikorrenek irauteko aukera asko dituzte, nahiz eta askotan aise galtzen dituzten euren ezaugarriak.Maska, konpleju eta area kulturalak
Kultura baten unitate txikiena maska da. Ikerketarako onak dira erraz isolatu eta definitu daitezkeelako, baina konfigurazio, patroi edo konplexu kulturaletatik kanpo ezaugarria galtzen dute. Konplexu kulturala zera da: denbora-espazioan dagoen maska-kulturalen osaketa. Fenomeno hauek area kulturaletan gertatzen dira.Errealitate kulturalaren mailak
Pitirim Sorokinek zioenez, fenomeno soziokulturalek hiru osagai dituzte:- esanahiak, balioak, arauak
- horiek objetibatzeko bide biofisikoak
- horiek sortzen, erabiltzen dituzten gizaki konszientea
1.- Maila sinboliko-ideala: giza-errealitatearen gaineko sinesmenak, nozioak, balioak eta arauak.
2.- Ekintza sozialaren maila: aurrekoan oinarritutakoa baina guztiz azaldu gabe. Talde edo norbanako batek sinesmen jakin batzuk izan ditzake baina praktikan kontra egin.
3.- Maila materiala: errealitate kulturalarena. Aurreko bi mailen solidifikazio materiala adierazten du. Adb: eraikuntzek informazioa ematen digute aurreko beste bi mailen inguruan.