sábado, 26 de diciembre de 2015

OLENTZERO KANTA



Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.
Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)
Hemen, Euskal Herriko pertsonaia daukagu, Olentzero. Dakigunez, Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da. Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada, Kixmi edo Jesusen jaiotzaren ondoren beste guztiak desagertu eta gero. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea, neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte zaharra irudikatzeko,[Sat 1] Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatun bat irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, ordea, mundu zabaleko Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. XX. mendeko bukaeratik, Mari Domingi pertsonaia femeninoa ere izan du lagun. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea, Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.

martes, 22 de diciembre de 2015

martes, 8 de diciembre de 2015

jueves, 19 de noviembre de 2015

jueves, 29 de octubre de 2015

jueves, 22 de octubre de 2015



Egunon lagunok!

Nerea Marquinez dut izena eta nire blog berria aurkeztuko dizuet. Honetan kultura desberdinak ikusteko eta ezagutzeko aukera izango duzue. Leku bakoitzean dagoen hizkuntza, kirol tipikoa, jantziak etab.

Gai honi buruz irekitzea aukeratu dut, oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako gure kultura, EUSKAL KULTURA, ez diren beste kultura batzuk. Gainera, ikasketetarako oso baliagarria izan daiteke, baita beste pertsona batzuk ulertzeko orduan; hau da enpatia lantzeko eta gugandik desberdinak diren beste pertsona mota batzuk ulertzeko eta haietaz gehiago jakiteko.