Txinatar Kultura




Ofizialki Txinako Herri Errepublika, ekialdeko Asiako estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da, CIA World Factbookaren arabera, eta hirugarrena, Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.
Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga. Beijing (Pekin) du hiriburua.


KOKAPENA

Mugakide hauek ditu: Errusia eta Mongolia iparraldean; Ipar Korea, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoa ekialdean; Vietnam, Laos, Myanmar edo Birmania, India, Bhutan, eta Nepal hegoaldean; eta Pakistan, Afganistan, Tadjikistan, Kirgizistan eta Kazakhstan mendebaldean.
Azalera, berriz, 9.600.000 km²-koa du. Tibet konkistatu zuenetik, munduko hirugarren herrialderik handiena da, Errusiaren eta Kanadaren ondoren. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru ditu, oso ezberdinak. Ekialdean, Itsaso Horiaren eta Txinako Itsasoaren kostaldean, ordoki oso populatu eta handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da eta hegoaldean muino txikiak daude. Erdigunean, Ibai Horia eta Yangtze ibaiak daude, beren delta handiekin eta horiez gainera, besteak beste, Mekong, Brahmaputra, Amur, Huai He eta Xi Jiang ere bai.
Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude, Himalaia kasu; hango gailurra Everest mendia, iparraldeko isurialdea Txinan duena. Goi ordokietan, badira klima erdi lehor edo desertuaren antzeko eremuak, Takla-Makan eta Gobi kasu.




HIZKUNTZA

Txinako hizkuntza nagusia txinera da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan hiztun gehien dituen hizkuntza da.

Txinera estandarra putonghua da, «herriaren mintzaira». Mandarin dialekto multzoaren Pekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.
Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak tibetera, zhuangera eta hmong hizkuntzak dira sinotibetar familian. Indoeuropar familian, errusiera eta tadjikera daude eta koreera hizkuntza isolatua salbu, Txinako beste hizkuntzak familia altaikoan, familia austroasiatikoan, tai-kadai familian eta familia austronesiarrean kokatzen dira.
Kolonizazio europarraren ondorioz, Macaun portugesa ere ofiziala da eta Hong Kongen, ingelesa.


ERLIJIOA

Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, % 59, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Konfuzianismo eta Taoismoak. Populazioaren %33aren siniskerak nahiko nahasiak dira eta "Siniskera Tradizionala" izenarekin klasifikatu ohi dira.
Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, Budismoa eta Taoismoa nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera neolitikotik datorren animalien gurtza eta eguzkia, ilargia, zerua eta hainbat izarren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.
Populazioaren %6a Budista da eta horren barruan batez ere Mahayana Budismoa eta bere azpian dauden Lur Puroa  eta Zen  dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. Theravada Budismoa eta Tibetar Budismoa ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. Huien artean 20 milioi musulman daude eta gainera 15 milioi protestante eta 5 milioi katoliko.
Falun Gong, 1990eko hamarkadan garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.
Azken urteetan Feng shuiaren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. Yin eta Yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek Tang dinastiaren garaian hedatu ziren, VII. mendetik X. mendera.


MITOLOGIA

Txinatar mitologia berezia eta oso antzinakoa da. Jainko ugarikoa da eta indoeuropar eta japoniarren eragina du. Han dinastian idatzitako testuetan oinarritzen da gaur egungo ezaguera mitologikoa, baina honek ez ditu 2.000 urte baino gehiago eta beraz antzinako filosofiaren berrirakurketa bat dela uste da. Idazki hauetan jainkoak erregetan bilakatu ziren eta puntu kardinalak jainkoetan.
Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:

  • Nüwa. Gizateria sortu zuen jainkoa. Zerua apurtu zenean zazpi koloredun arrokekin itxi zuen, ortzadarra sortuz.
  • Fuxi. Nuwaren senarra edo anaia. Arrantza, ehiza eta idazkeraren asmatzailea.
  • Shen Nong. Nekazaritzaren sortzailea.
  • Yu Handia. Xia dinastia erdi-legendazkoaren lehen enperadorea. Ibaien ibilgua eta emaria kontrolatzen du. Batzuetan dragoi bat da.
  • Gong Gong. Uretako demonio gaizto bat.
  • Zhu Rong. Suaren jainkoa, Gong Gong garaitu zuen.
  • Pangu. Lurra eta Zerua bereiztu zituen.
  • Cangjie. Alfabetoa sortu zuen.
  • Chi You. Huang Diren aurka borroka egin zuen jainkoa. Metalezko armak asmatu zituen.
  • Huang Di. Enperadore Horia, txinatar zibilizazioaren aurrekaria.
  • Xuan Nu. Huang Di lagundu zuen Chi Youren kontra.
  • Hiru Garbiak. Daoisten trinitatea, hiru jainkorik garrantzitsuenak.
  • Jadezko enperadorea. Taoistentzat Lurra eta Zeuraren gobernadorea.
  • Zortzi hilezkorrak. Taoisten zortzi jainko: [[He Xiangu, Cao Guojiu, Li Tieguai, Lan Caihe, Lu Dongbin, Han Xiang Zi, Zhang Guo Lao eta Zhongli Quan.
  • Lau Errege Zerutiarrak. Jainko budistak.
  • Bi Fang. Suaren jainkoa.
  • Bi Gan. Oparotasunaren jainkoa, tigre baten gainean.
  • Hai Re. Itsasoen jainkoa.
Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, dragoia kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak. Fenghuanga txinatar fenixa da, Qilin jirafa bat da eta Kun arrain bat.

ARTEA

Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. Alde batetik kaligrafia artetzat dute, eta beraz estetika oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. Bestalde zein materialatan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatik brontzea, jadea, keramika eta terrakota erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola egunero erabiltzen diren beste material batzuk (lakak, zeta, egurra...).
Garrantzi handia dute Ming dinastiako keramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere eskultura garrantzitsuak egin dira eta arkitekturak ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan, Debekatutako Jauregia kasu.


KIROLA

Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki ping-pong, badminton eta boleibolean. Xakea, Go eta Xiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.

Txinak guztira Joko Olinpikoetan 278 domina irabazi ditu 1984tik.
Barne Mongolian eta Tibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.


URTE BERRI TXINATARRA

Txinatar urteberri-egun ( "Nekazal egutegiko urte berria") ezagunago Udaberriko Festa izenaz  Txinan edo Urte Berri ilargitar atzerrian— egutegi txinatarreko festa tradizional nagusia da. Asiako ekialdeko beste zenbait herrialdetan ere ospatzen da.
Ospakizuna Txinako ilargi-eguzki egutegi tradizionalean oinarritzen da: lehen ilargi-hilabetearen lehendabiziko egunean hasten dira , neguko solstizioren ondorengo bigarren ilberrian da, hau da, urtarrilaren 21 eta otsailaren 21 artean, eta hamabosgarren egunean bukatzen dira; azken egun horretan "Farolen Jaialdia" ospatzen da . Egun horietan zehar, Lurreko giza migrazio handiena gertatzen da, "udaberriko mugimendua": milioika pertsona haien jatorrizko herrietara itzultzen dira, bertan festak familiekin ospatzeko. 2014an, Txinatar egutegiaren 4712. urtea urtarrilaren 31n hasi zen.
Mendebaldean bezala, urte berriaren bezpera (Gabonzaharra) Txinan ere ospatzen da. Mandarineraz "chuxi" izena du.


  • "Gutun gorria"  zorte ona eskaintzeko, haurrei eta gazteei barruan dirua daukan gutunazal gorri bat ematen zaie.

  • Chun Lian  (Udaberriko festaren koplak) kaligrafia artistikoa erabiliz oparotasunari, zoriontasunari nahiz maitasunari lotutako piktogramak margotzen dira. Ikur horiek urte osoan lagunduko diote familiari.

  • Atarien zaindariak: atarietan etxearen defentsarako irudiak jartzen dira, batez ere Nianen aurkako defentsan.

  • Janari tipikoak: ravioliak,, bereziki Gabonzaharraren afarirako.

  • Gauaren erdian txinatarrak ateratzen dira urte berriari agur egiteko. Ohikoa da, orduan, etxaferoak eta trakak erretzea. Halaber, arbasoei ohore egiteko gezurrezko dirua erretzen da.

  • Biharamunean, tenpluak bisitatzen dituzte.


TXINATAR EGUTEGIA

Txinatar egutegia  eguzkian eta ilargian oinarritutako egutegia da, eguzki egutegia den gregoriotar egutegia ez bezala.
Egun Txinan gregoriotarra ofiziala izan arren, tradizionala erabiltzen dute jaiak finkatzeko (tartean txinatar urte berria edo Duan Wu jaialdia). Tradizionalak nekazal egutegia  ere izena du, gregoriotarra estandar  edo mendebaldekoa  delarik.

Txinatar egutegiak 29 eguneko sei hilabete eta 30 eguneko sei hilabete ditu, hau da, guztira 354 egun. Hilabete bakoitza ilargi berriarekin hasten da. Txinatar urte berria neguko solstizioaren ondorengo bigarren ilargi berriarekin batera dator. Horrexegatik 2 edo 3 urtez behin beste hilabete bat gehitzen dute.
Kondairak dio k. a. 2637an Huang Ti enperadoreak ezarri zuen, hamabi urteko bost ziklo ezarriz. Ziklo bakoitzean, urteak animalia baten izena darama (arratoi, behi, tigre, untxi, dragoi, suge, zaldi, ahuntz, tximino, oilo, txakur eta txerri) eta zikloak elementu baten izena darama (zur, su, lur, metal eta ura).


JANTZIAK (HANFU)


JANARIA

Txinatar janariaz hitzegiten dugunean, beti arroza etortzen zaigu burura. Jarraian, txinatar beste plater batzuen izena eta argazkia ikusiko dituzue:

Dim Sum                                                             
 







Siew Yhok





 Chow Mein





Zorionezko gailetak
 









ITURRIAK:




https://es.wikipedia.org/wiki/Hanfu#/media/File:Shenyi-small.png