Astekaria

2015-11-27

5.5 ariketa bukatu egin dugu eta bakarka 5.6 arketa egiten hasi gara. Ariketa honetan, 7 web helbide aukeratu ditugu eta delicious prograban sartu ditugu. Horretaz aparte, horietako bat aukeratu eta fitxa bat osatu dugu gero taldeko sites-era igotzeko. 
Bukatzeko, 5.7.ariketa azaldu digu irakasleak, hau ere, bakarka egin behar den ariketa delarik.
2015-11-26

Gaur greba izan dugu Ikasle Eskubideen alde eginiko greba. Beraz, ez gara klasera etorri.
2015-11-20

Bideo bat ikusi " La competencia digital" eta ikusitakoaz berba egin. Ondoren, oinarrzko gaitasunen testua irakurri. 
2015-11-19

Lehenengo, blogean sarrerak igo ditut. Gero, taldeka sites bat egin eta talde fitxa e-gelara igo. Ondoren, gure proiektuan egin behar duguna irakurri eta mapa kontzeptual bat egin. Mapa horretan, teknologia klase barruan sartzeko moduak aipatu behar ditugu.  Bukatutakoan, sites-ra igo. Azken finean, sites hori gure fitxero modua izango da eta han jarriko ditugu gure taldeak egiten dituen lan guztiak.

2015-11-13

Gaur, egin behar dugun proiektua aurkeztu digu irakasleak. Hori dela eta, proiekturako taldeak egin ditugu eta talde bakoitzak, gidan zeuden galderak  erantzun eta ahusnartu ditugu. 
2015-11-12

Gaur, word-a nola erabiltzen den ikasi dugu. Hau da, word-en egin daitezkeen gauza desberdinak egin digutu. Lehenego, guztiok batera, irakaslearen laguntzaz egin dugu. Gero,  binaka jarri eta arbelean azaldutako berdina bakarrik egin dugu e-egala sartzeko. Nahiko interesgarria iruditu zait gaur egindakoa; izan ere, word normalean erabiltzen den aplikazioa da eta bertan egin daitezkeen gauzak jakitea oso erabilgarria da.
2015-10-30

Gaur e-gelan sartu gara eta bertan zegoen chek-lista ikusi dugu. Horretan blogean sartu behar ditugun gauza guztiak agertzen dira. Hori dela eta, faltatzen zitzaizkigun gauzak blogean jarri ditugu. Gainera, musika blogera nola igotzen dan ikasi dogu.
Bukatzeko, bloga apaindu dugu eta sarrera berriak bai eta informazio eta gauza gehiago gehitu dizkiogu.
 
2015-10-29

Gaur bideoak aldizkariak etab igotzeko zenbait weborri ezagutu ditugu. Nahiko galduta nagoela pentsatzen dut, blogean gauza asko egin nahi ditudalako eta bideo asko jarri baina ez dakit nola. Hala ere, klase hauek oso baliagarriak direla pentsatzen dut.
 
2015-10-23

Gaur, bloga egiten jarraitu dugu. Porfila egiten, sarrerak nola egiten diren ikasten etab. 

 2015-10-22

Aste honetan bloga zabaldu dugu, nik aukeratutako gaia "Kultura desberdinak" izan da. 


2015-10-16 

Taldeka, ordenagailuei buruzko galdera sorta batzuk erantzun doguz. Gero, galdera horiek zuzendu eta azaldu dizkigu power-point bati eskez. Gainera, g-mail buruzko informazioa eman dogu. Azkenik internet-i buruzko aholkuak eman dizkigu.
Gaur nahiko galdura sentitu naz, ni gai honi buruz ez dakidalako ezer. Hala ere, azkenengoa g-mail-ena eta internetena baliagarria dala pentsatzen dot.

 2015-10-15 

Oso gutxi egon ginan klasean. Irakaslea ezagutu genduan eta honek irakasgaiaren aurkezpena eman zuen. Gero gure praktiketan erabiltzen zan teknologiari buruz hitzegin genduan (onurak eta kalteak).
Azkenik, ikasle fitxa egin gendua irakasleak ezagutu gaitzan.